65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

282E/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza ematea Nafarroako zenbait toki entitateri (udal eta kontzejuei), 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiko erreserbako zerrendan daudenei. Deialdia Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak abenduaren 29an emandako 204E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatzen da onets dadila erreserbako zerrendan dauden Nafarroako udal eta kontzejuei xede horretarako dirulaguntzak ematea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 52.149,10 euroko zenbatekoa duen dirulaguntza ematea erreserbako zerrendan dauden udal hauei, dirulaguntzak emateko lehen zerrendako konpromiso batzuk bertan behera gelditu direlako, batzuk aurreikusitakoa baino zenbateko txikiagoko obrak egitearen ondorioz eta beste batzuk udal batzuek uko egiteagatik dirulaguntzari edo hura errebokatu izanagatik:

ESPEDIENTE ZK.

TOKI ENTITATEA

IFZa

ZENTROA

DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA

AURREKONTUA (BEZa barne) (eurotan)

%65 EMATEA (eurotan)

0011-3691-2024-000048

ULTZAMAKO UDALA

P3123600C

HHE "Xinbili-Xanbala Haur Eskola"

Instalazioen kanpoko eraberritzea, estalkiaren gailurra eraberritzea

5.258,18

3.417.82

0011-3691-2024-000010

IRUÑEKO UDALEKO HAUR ESKOLEN ERAKUNDE AUTONOMOA

Q3109438F

"Hello Azpilagaña" HE

Egokitzapen akustikoa egitea haur eskolan

15.628,36

10.158.43

0011-3691-2024-000005

OLTZA ZENDEAKO UDALA

P3119300F

Oltza Zendeako HE

Kanpoko jolastoki estalian polikarbonatoak jartzea

8.821,52

5.733.99

0011-3691-2024-000031

VALTIERRAKO UDALA

P3124900F

"Nuestra Señora de Nieva" HE

Pergola jartzea jolastokian.

8.216,09

5.340.46

0011-3691-2024-000022

FUSTIÑANAKO UDALA

P3110700F

"Pulgarcitos" HE

Aerotermia aldatzea.

42.305,23

27.498.40

52.149.10

2. Dirulaguntza horien ordainketa, gehienez ere 52.149,10 euro, 2024ko gastuen aurrekontuko "Obrak udal jabetzako 0-3 ikastetxeetan" izeneko 410001-41810-7609-325106 partidaren kargura eginen dela zehaztea (0040000367 zenbakiko kontabilitate-espedientea).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak interesdun diren toki erakundeei (udalerri eta kontzejuei) jakinaraztea, eta adieraztea ezen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalera, Obren Atalera eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2503921