65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

281E/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza ematea Urdazubi, Erriberri, Beriain, Tutera, Luzaide, Mutiloa, Larraintzar (Ultzama) eta Buñuelgo udalei, Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuei Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko deialdikoak, hain zuzen, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren maiatzaren 24ko 64E/2024 Ebazpenaren 6. puntua betetzeko.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu eta bertan adierazi du ezen, deialdi horren 10. oinarrian xedatutakoaren arabera, emandako laguntzei uko egiten bazaie edo justifikatutako gastuaren zenbatekoa diruz lagundutako inbertsioa baino txikiagoa bada, soberakina erabiliko dela, lehenik eta behin, azken onuradunaren eskaera onartuari erantzuteko, baldin eta kreditu nahikorik izanez gero legokiokeena baino laguntza txikiagoa esleitu bazaio, eta, bigarrenik, aurrekontu-kontsignaziorik ezagatik diruz lagundu ezin izan diren eskaera onartuei erantzuteko, haien ordenaren arabera.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Txosten honen III. eranskinean agertzen diren Nafarroako udal eta kontzejuei dirulaguntzak ematea onestea; zenbatekoa, guztira, 226.082,06 eurokoa da.

2. Dirulaguntza hauen ordainketa 2024ko gastuen aurrekontuko "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41800-7609-325100 partidaren kargura eginen dela zehaztea. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 727426 (40000349 zenbakiko kontabilitate-espedientea).

3. Guztira 226.082,06 euroko gastua xedatzea, 2024ko gastuen aurrekontuko 410001-41800-7609-325100 "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko partidaren kargura finantzatuko dena (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 727426, 40000349 zenbakiko kontabilitate-espedientea), txosten honen I. eranskinean ageri diren Nafarroako udal eta kontzejuentzat.

4. Ebazpen hau interesdun diren udalei jakinaraztea, eta adieraztea honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Obren Atalari eta zerbitzuko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

ESPEDIENTE ZK.

TOKI ENTITATEA

IFKa

IKASTETXEA

DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN OBRA

EMANDAKO DIRULAG.

0011-2524-2024-000076

Urdazubi

P3123900G

Urdazubi-Zugarramurdi landa ikastetxe bateratua

Berokuntzako galdara aldatzea

12.907,43

0011-2524-2024-000046

Erriberri

P3119100J

Príncipe de Viana HLHIP

Larrialdietako ateak instalatzea

43.030,10

0011-2524-2024-000126

Beriain

P3190590D

Beriain HLHIP

Leihoetako segurtasuna hobetzea

597,39

0011-2524-2024-000031

Tutera

P3123200B

Elvira España HLHIP

Kanpoko arotzeria Lehen Hezkuntzako eraikinean

27.707,63

0011-2524-2024-000120

Luzaide

P3124800H

Luzaideko HLHIP

Estaldura irristagaitza jartzea ataripeko/jolastokiko zoruan

6.547,09

0011-2524-2024-000030

Tutera

P3123200B

Griseras HLHIP

Kanpoko arotzeria eta luminariak aldatzea

17.048,32

0011-2524-2024-000028

Mutiloa

P3102300E

San Pedro HLHIP

Eguzki-argia kontrolatzeko elementuak jartzea - I. fasea

21.659,37

0011-2524-2024-000062

Erriberri

P3119100J

Príncipe de Viana HLHIP

Luminariak aldatzea

24.879,80

0011-2524-2024-000060

Larraintzar, Ultzama

P3123600C

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP / DBH

Larraintzarko ikastetxeko 2. solairua birmoldatzea

60.000,00

0011-2524-2024-000029

Tutera

P3123200B

Monte San Julián HLHIP

Kanpoko arotzeria Haur Hezkuntzako eraikinean

11.262,80

0011-2524-2024-000009

Buñuel

P3105700C

Santa Ana HLHIP

Komunak eta bainugelak berritzea

442,13

Konprometitu/xedatu beharreko aurrekontua, GUZTIRA

226.082,06

Iragarkiaren kodea: F2503912