65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

96/2025 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena abenduaren 19ko 114/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloen sari bereziak emateko, 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa bukatu duten ikasleentzat.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du abenduaren 19ko 114/2024 Ebazpena aldatzeko. Ebazpen horren bidez, deialdia egiten da Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloen sari bereziak emateko, 2023-2024 ikasturtean heziketa zikloko ikasketak bukatu eta titulua eskuratu duten ikasleentzat, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1. puntuan eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduan xedatutakoarekin, foru agindu horietan arautzen baitira, hurrenez hurren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei dagozkien sari bereziak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abenduaren 19ko 114/2024 Ebazpeneko 1. eranskinaren hamabigarren oinarria aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

"12. Sari berezia lortzen duten ikasleei honako hauek emanen zaizkie:

a) Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofiziala eta saria frogatzen duen diploma; saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

b) Diru zuzkidura bat. Saria zein mailatakoa den, hau izanen da zenbatekoa:

–Goi mailako sari berezia: 300 euro.

–Erdi mailako sari berezia: 250 euro.

–Oinarrizko LHko sari berezia: 200 euro.

Diru kopuru horiek 2025eko gastuen aurrekontuko 430001 43100 4800 322E02 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidaren kargura ordainduko dira".

2. 13.700 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastuen aurrekontuko 430001 43100 4800 322E02 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta sari berezien deialdi honen xedeko ikasketak emateko baimena duten ikastetxe publiko, itundu eta pribatuetara.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 12an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2503990