2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeak
Erronkariko Ibaxaren Batzordearen 2025eko urtarrilaren 16ko bilkuran, honako hauei jarraikiz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnendako), eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko asteguneko jaiak),
ERABAKITZEN DA:
1.–Erronkariko Ibaxaren Batzordean izanen diren jaiegunen lan-egutegia onestea 2025erako. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 13a,14a, 18a eta 19a: Erronkariko bestak.*
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a: San Esteban.*
* Herriko bestetako egunak izanen dira Erronkari herrikoak, eta herriko jaieguna, San Esteban, abenduaren 26a. Batzordeak lanean jardunen du Erronkari herriko bestetako egunetan. Antolaketa-premiak direla-eta, herriko bestetako egun horietan lan egiten duten langileek konpentsazioa izanen dute: egun bat lan egindako egun bakoitzeko. Batzordeak ez du lanean jardunen San Esteban egunean.
2.–Onestea 2025. urteko lanaldiaren banaketa Erronkariko Ibaxaren Batzordearen zerbitzuko langileendako. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira. Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia. Lan-ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, 2025eko maiatzaren 2a eta urriaren 31.
3.–Egun baliogabe deklaratzea, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, orok jakin dezan.
Erronkarin, 2025eko martxoaren 19an.–Batzordeko burua, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2504280