65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZOLINAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zolinako Kontzejuak, 2025eko martxoaren 14an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Zolinako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jendaurrean jartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza fiskalak behin betikoz onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Ordenantza nahi duenaren eskura egonen da Zolinako kontzeju etxean (Kontzeju kalea 8. 31192 - Zolina).

Zolinan, 2025eko martxoaren 14an.–Kontzejuko burua, Aitor Larrainzar Marco.

Iragarkiaren kodea: L2504363