65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025ean

Sesmako Udalak aditzera ematen du 2025eko apirilaren 22an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (2025. urteko zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu ahalko dira Sesman bulegoa duten bankuetako edozein entitatetan, ordainagiria udal bulegoetan jaso ondoren. Ordainagiri helbideratuak 2025eko martxoaren 24an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean sortuko dituzte ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2504328