65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

EDIKTUA. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. 2025. urtea

Bat etorrita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduan xedatutakoarekin, jakitera ematen da ezen irekitzen dela 2025eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren likidazioak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixa Bank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Udal Diruzaintzan ere egiten ahal da (Merkatuko kalea 7-9, 2.a), 08:30etik 14:30era, eta Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean.

2025eko maiatzaren 16an amaituko da borondatez ordaintzeko epea. Behin epe hori iraganda, ordainketa egin gabe dagoen kasuetan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iragarki honetan aipatzen diren likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea noiz amaitu eta hurrengo egunetik antzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea noiz amaitu eta hurrengo egunetik antzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea noiz amaitu eta hurrengo egunetik antzina.

Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2504285