65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erreminta makinen handizkako merkataritza eta konpontzeko lantegia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Jatur Suministros Industriales SL.

Jarduera: erreminta makinen handizkako merkataritza eta konpontzeko lantegia.

Tokia: Mendikur industrialdea 6 (1. poligonoa, 1126. lurzatia), Orkoien.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2504289