2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen txapa, pintura, mekanika eta elektrizitateko lantegia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Satori Garage SL.
Jarduera: ibilgailuen txapa, pintura, mekanika eta elektrizitateko lantegia.
Tokia: Etxauriko errepidea 2 (1. poligonoko 937. lurzatia), Orkoien.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Orkoienen, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2504200