65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Altzariak fabrikatzea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Bricolar Amadoz Gallardo SL.

Jarduera: altzariak fabrikatzea.

Tokia: La Nava industrialdea, E kalea, 11. zenbakia.

Udala: Erriberri.

Aditzera ematen da, interesdunek eta gainerakoek jakin dezaten.

Erriberrin, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2504220