2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025ean
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2025eko apirilaren 1etik 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2025eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalak Nafarroako Rural Kutxan duen banku-kontuan ordaindu daitezke.
Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.
Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Morentinen, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, Elisa Remirez Peñas.
Iragarkiaren kodea: L2504179