65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Mañeruko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: tasa, %12.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Hilerriko tasak: ehorzketak lurrean: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro. Kolunbarioak: erroldatuak, 70 euro; erroldatu gabeak, 140 euro.

–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100 euro.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udalak obrak gauzatzeko emandako aginduen tasak: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik jarduketa berak izanen lukeen zenbatekoa.

–Betearazpen subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %20.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Eraikinak birgaitzea, handitzea, egiturak berritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
  • Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

–Eremu publikoa ostalaritzako establezimenduetako terrazekin okupatzeko tasa:

  • Mahaiak, aulkiak eta beladoreak: 2 euro/m²/denboraldia.

Mañerun, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2503831