2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
Aldaketa Eraikingintza ordenantzan. Hasierako onespena
Lukingo Udalak, 2025eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lukingo Udalaren eraikingintza ordenantzan. Aldaketa plaka fotovoltaikoak paratzeko moduari buruzkoa da.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lukinen, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.
Iragarkiaren kodea: L2504206