65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garbigunearen instalazioak

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Jarduera: garbigunea.

Sustatzailea: Sakanako Mankomunitatea.

Tokia: Irurtzungo 2. poligonoko 553. lurzatia (Akaborro industrialdea).

Irurtzunen, 2025eko martxoaren 17an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2504150