65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025eko lan-egutegia

Funesko Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 17an, ebazpen bat eman zuen. Haren bidez onetsi zuen Funesko Udalaren bulegoetako langileen 2025eko lanegunen eta jaiegunen egutegia, eta, orobat, deklaratu zuen zein egun izanen diren baliogabeak epeak zenbatzeari dagokionez. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 21eko 71/2024 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia onesten duena; Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren abenduren 11ko 901/2024 Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten baitira, 2025erako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea) ezarri zen administrazio publikoetako enplegatuendako egiazko lanordu kopurua, urtean, 1.592ko izanen dela, baldin sarturik badaude Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan.

Horiek guztiak horrela, eta kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Funesko Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileen 2025eko jaiegunen egutegia. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 11, 12a, 13a eta 14a: Santiago Apostolua zaindariaren bestak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.

Hirugarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetako langileendako:

–Urtarrilean: 2a eta 3a.

–Maiatzean: 2a eta 16a.

–Abuztuan: 8a.

–Abenduan: 24a, 26a eta 31.

Laugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da Funesko Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileendako, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera.

b) Aurreko apartatuan eta ebazpen honetan ezarritako gainerako baldintzetan jasotako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko ez garbiketako langileei, ez udal brigadako langileei ez Udaltzaingoko agenteei ere; izan ere, zerbitzuaren beharrak direla-eta, egutegi espezifiko bat izanen dute.

Bosgarrena.–Udal bulegoetan, jendearendako ordutegia izanen da 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ortziralera, salbu eta lehenengo puntuan jaiegun deklaratutakoetan eta hirugarrenean lanik gabeko egun deklaratutakoetan. Izan ere, egun horietan itxita egonen da Funesko udaletxea.

Seigarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Zazpigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taula ofizialean eta Funesko Udalaren egoitza elektronikoan. Erabakiaren berri emanen zaie Udaleko langileen ordezkariei eta Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2025eko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2504135