65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Erroibarko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedaturikoaren arabera, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lintzoainen, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

Iragarkiaren kodea: L2504263