1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
845/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 26ko 614/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, bete beharreko lanpostuen zerrenda onetsi zen eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren.
Ebazpen horren II. eranskinean akats bat atzeman da lanpostuetako bati dagokionez; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Otsailaren 26ko 614/2025 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, bete beharreko lanpostuen zerrenda onetsi zen eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren. Hona hemen zuzenketa:
II. ERANSKINA
Honako hau dioen tokian:
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
3484 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | AGOITZ | | B |
Honela behar du:
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
3480 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | B |
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2504368