2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Metal-arozgintzako lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Locman Montealegre Barrero.
Jarduera: metal-arozgintzako lantegia.
Tokia: Industrialdeko A kalea, 9. lurzatia.
Cintruenigon, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2504251