2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2015ean
Aditzera ematen da honako hau izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2025eko kuotak borondatez ordaintzeko epea (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena): 2025eko martxoaren 14tik maiatzaren 2ra bitarte, biak barne; hori guztia Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin bat.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxaren edo Laboral Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ezarritako ordutegian eta dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es/eu/).
Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Zerga honen 2025eko likidazioaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Burlatan, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2504252