2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa, Udal Planeko 1. eta 2. hirigintzako ordenantzetan. Hasierako onespena
Udal honek, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Buñuelgo Udal Planeko 1. eta 2. hirigintzako ordenantzetan.
Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Buñuelen, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2504445