65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

25-00071 gora jotzeko errekurtsoa, lurraren kontribuzioaren gainekoa

Ikusi da 2025eko martxoaren 7an udal honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, 25-00071 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori Red Eléctrica de España SAUk jarri du Alkatetzaren 2024ko abenduaren 20ko 70. Ebazpenaren aurka, zeinak ezesten baitu Alkatetzak 2024ko urriaren 24an lurraren kontribuzioari buruz emandako 58. Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa duten pertsonei epaitegi horretan ager daitezen, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin. Foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan.

Biurrun-Olkotzen, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2504089