65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa, Mugikortasunri eta trafikoari buruzko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2025eko martxoaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Berako mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal ordenantzan, espedientean ageri den edukiarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2504274