2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Aldaketa, Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2025eko martxoaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorrean, espedientean ageri den edukiarekin.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsita geratuko da ordenantza fiskalaren aldaketa, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Beran, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2504273