2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Aldaketa, Eskolaz kanpoko jardueretarako laguntzen ordenantzan. Behin betiko onespena
Allingo Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eskolaz kanpoko jardueretarako laguntzen ordenantzan. Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.
Ikusirik espedientea jendaurrean izateko epean inork ez duela alegaziorik aurkeztu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta orobat jarraikiz aipatu iragarkiaren azken paragrafoan zehaztuari, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, legezko ondorioak izan ditzan.
Amillaon, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.
ORDENANTZA, ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZENA
I. KAPITULUA.–ZIOEN AZALPENA
1. artikulua. Udalerrian erroldatutako populazioari eusteko politikari jarraikiz, helburua da hamazazpi urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei laguntza ematea, zeren, gaur egun eta Ibarraren ezaugarriak direla eta, egoera okerragoan baitaude, kontuan harturik udalerri mugakideetan bizi direnak, guk gaur ez dauzkagun instalazio eta bitarteko egokiak baitauzkate azkeneko horiek.
2. artikulua. Adingabeek behar kulturalak eta kirolekoak dituztenez, familiek, urtean zehar, joan-etorriak egin behar dituzte etengabe mugakide diren udalerrietara, eta nolabait ere egoera hori arindu nahi dugu.
II. KAPITULUA.–BETE BEHARREKO BALDINTZAK
3. artikulua. Honako familia hauek eska ditzakete laguntzak: beren tutoretzapean seme-alabak edo adingabeak dituztenek, udalerrian erroldatuak, hamazazpi (17) urtetik beherakoak. Adingabeak 17 urte betetako urtean jada ez da dirulaguntza eskatzerik izanen.
4. artikulua. Bai adingabeak bai pertsona heldu eskatzaileak urtebete baino gehiago egon behar dute lehendik erroldaturik. Urtebeteko antzinatasuna bete behar da urte horretan eskaerak egiteko azkeneko egunean (abuztuaren 1a).
5. artikulua. Udalak ezarririk dituen zerga guztien ordainketa eguneraturik izan beharko dute familia eskatzaileko kideek.
Ordenantza honen ondorioetarako, familia-unitatetzat hartuko dira higiezin berean bizi diren pertsonak; erroldako orri berean daudenak, alegia.
III. KAPITULUA.–LAGUNTZEN ZENBATEKOA
6. artikulua. Laguntzetarako zer partida espezifiko esleitu den, horrek zehaztuko du laguntzen zenbatekoa. 100 euroko dirulaguntza egonen da eskaera bakoitzerako. Laguntzen eskaerek egiten baldin badute urteko funtsa baino gehiago, dagokion aurrekontu-partida handituko da.
IV. KAPITULUA.–KUDEAKETA ETA TRAMITAZIOA
7. artikulua. Laguntzak eskatzeko, beharrezkoa izanen da araudi honetan eta Udalak onetsitako deialdian ezarritako baldintzak betetzea.
Urte bateko laguntzak hartu ahal izateko, urte horretako uztailaren 1aren eta abuztuaren 1aren artean egin beharko dira eskaerak.
Urte bakoitzeko abuztuan ordainduko dira laguntzak.
Tramitazioan akatsak atzemanez gero, zazpi egun naturaleko epea eman daiteke, akatsak jakinarazten direnetik hasita, akats horiek zuzentzeko.
8. artikulua. Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Deialdian aurkezten den adingabe bakoitzeko eskabide bat (ikus 1. eranskina).
b) Egindako gastuaren frogagiriak, bai bankukoak, bai jarduerak egiten diren enpresek ofizialki egindakoak. Frogagiri horietan argi azaldu behar da jarduerak ordaindu direla aurreko urteko abenduaren 1etik edo aurreko urteko irailaren 1etik eta uneko urteko ekainaren 30era bitartean; ikasturtearen amaierarekin bat etorrita, alegia.
c) Udalak egokitzat jotzen badu, laguntzen xede diren ekintzetara bertaratzeari buruzko dokumentazioa eska dezake.
9. artikulua. Eskaeren indarraldia: eskaerak urtebetekoak izanen dira.
Semea edo alaba urtebetetik beherakoa denean, jaiotzetik beretik egon behar du hemen etengabe erroldaturik, eskubide hau izateko.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Araudi honen interpretazioaz sor daitezkeen zalantzak Udalbatzak argituko ditu.
Bigarrena.–Araudi honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA.–Eskolaz kanpoko jarduerak egiteko laguntzen eskaera (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2503167