2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
2025erako tasak eta zerga-tasak
Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2025eko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,245.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.
Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: % 8koa, alegia.
Tasei dagokienez, erabaki da 2024an bezala uztea.
–Ur hornidurarako eta saneamendurako zerbitzua: Ordenantza fiskala, Aguilar Kodesko Udalaren ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena.
–Hileta zerbitzuak egiteko tasa: Ordenantza, Aguilar Kodesko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena.
–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak aurkezten duen fakturaren arabera.
–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko txostenak egiteko tasa. Txostenak egiten dituen enpresak aurkezten duen fakturaren arabera.
Prezio publikoei dagokienez, Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen aldi baterako edo aldian behingo erabilera arautzen duen ordenantzan xedatutakoa beteko da.
Aguilar Kodesen, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.
Iragarkiaren kodea: L2503986