65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

77E/2025 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita etxeko hondakinak tratatzeko instalazio batek eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegi batek osatzen duten instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioa Carcarko udal mugartean dago eta haren titularra Servicios de Montejurra SA da.

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2125/2004 Ebazpenaren bidez emana, eta ondoren Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1005E/2021 Ebazpenaren bidez aldatua.

2024ko azaroaren 19an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen integratuaren IV. eranskinean, kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, baimenduta dagoen D050201 prozesuan beste bi hondakin sartzeko, 080499 eta 030105 EHZ kodeak dituztenak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

03 01 05

Zerrautsa, txirbila, ebakinak, zura, partikulazko oholak eta xaflak, 03 01 04 kodean aipatutakoez bestelakoak.

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

08 04 99

Beste kategoria batean zehaztuak ez dauden hondakinak. Itsasgarrien eta zigilatzaileen (iragazgaizte produktuak barne) FFBE hondakinak.

Gelatina hondakinak dira (% 40 animalia proteina, %20 glizerina eta %40 ur erretikulatua) eta itsasgarriak fabrikatzen dituen Industrias Ogi enpresatik datoz (NIMA: 3109702921); izan ere, azken produktua egiteko ezaugarri fisiko egokiak ez izateagatik baztertutako gelatina da.

Hondakinaren ezaugarriak parekatzen ahal dira prozesuan kudeatzeko baimenduta daudenekin, eta bateragarria da kudeaketa prozesuarekin.

Hondakina bateragarria da prozesuarekin, baldin eta betetzen badira abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak (errege dekretu horren bidez arautzen da hondakinak zabortegietan bilduz deuseztatzea) eta, bereziki, balorizatu ezinekotzat jotzen bada.

Kasu honetan, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direla uste da, eta, ondorioz, bidezkoa da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, artikulu horretan ezarritako administrazio prozedurarekin bat etorriz, eta ez da egokitzat jotzen aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartzea etxeko hondakinak tratatzeko instalazio batek eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegi batek osatzen duten instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Carcarko udal mugartean dago eta haren titularra Servicios de Montejurra SA da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen integratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez baldin badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Servicios de Montejurra SAri eta Carcarko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2503425