65. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

695/2025 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Saioa Vicente Santamaría andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako arloko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 28 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuak daude. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 584E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko abenduaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuen eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituen izangaia izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 159/2025 Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Izendapenaren ondoren, Malaika Cordeiro Alcaine andreari borondatezko eszedentzia eman zaio Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako arloko fakultatibo espezialistaren lanpostuan, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zelako. Beraz, hutsunea bete behar da gainditutakoen zerrendako hurrengo izangaiarekin, eta, horretan oinarrituta, 2025eko otsailaren 21ean, deialdiaren web-fitxan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Saioa Vicente Santamaría andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 67652 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, destinoa duena Lizarrako García Orcoyen Ospitalean.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2503743