64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko martxoaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa aldatzea.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garesen, 2025eko martxoaren 13an.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2504172