64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2024ko azaroaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoa 2025eko ekitaldirako, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Behar diren iragarkiak argitaratu ziren 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian. eta jendaurreko legezko aldian ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2025eko otsailaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Mankomunitatearen plantilla organikoa; hartara, bat etorriz aipatu diren legezko manuekin, argitara ematen da orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko martxoaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1 zenbakidun lanpostua: gizarte-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: B. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %37,61. Euskaraz jakitea: C1 maila. Egoera: jardunean.

2 zenbakidun lanpostua: gizarte-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: B. Lanaldia: %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %37,61. Euskaraz jakitea: C1 maila. Egoera: hutsik.

3 zenbakidun lanpostua: gizarte-hezitzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: B. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %37,61. Euskaraz jakitea: C1 maila. Egoera: jardunean.

4 zenbakidun lanpostua: berdintasun-teknikaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: B. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %34,73. Euskaraz jakitea: C1 maila. Egoera: hutsik.

5 zenbakidun lanpostua: gizarte-hezitzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: B. Lanaldia: %75. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %33,30. Euskaraz jakitea: C1 maila. Egoera: hutsik.

6 zenbakidun lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %50,055. Euskaraz jakitea: C1 maila. Egoera: jardunean.

7 zenbakidun lanpostua: familia-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %20,35. Euskarazko jakitea: B2 maila, ahoz. Egoera: jardunean.

8 zenbakidun lanpostua: familia-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %20,35. Euskarazko jakitea: B2 maila, ahoz. Egoera: jardunean.

9 zenbakidun lanpostua: familia-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Lanaldia: %83. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Osagarriak: %20,35. Euskarazko jakitea: B2 maila, ahoz. Egoera: jardunean.

10 zenbakidun lanpostua: familia-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Lanaldia: %83. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Osagarriak: %20,35. Euskarazko jakitea: B2 maila, ahoz. Egoera: jardunean.

11 zenbakidun lanpostua: familia-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E. Lanaldia: %83. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Osagarriak: %39,13. Euskarazko jakitea: B2 maila, ahoz. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

1 zenbakidun lanpostua: Txaro Castañares Larrea, gizarte-langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 1999/1/04. Egoera: jardunean.

3 zenbakidun lanpostua: Miren Huarte Jaca, gizarte-hezitzailea. Maila: B. Antzinatasuna: 2002/10/29. Egoera: jardunean.

6 zenbakidun lanpostua: M.ª Aránzazu Mariñelarena Zubillaga, administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 1991ko abenduaren 13a. Egoera: jardunean.

7 zenbakidun lanpostua: Txaro Larrayoz Arregui, familia-langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 1992ko maiatzaren 11. Egoera: jardunean.

8 zenbakidun lanpostua: Alicia Ilarregi Elizaincin, familia-langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 1995eko maiatzaren 9a. Egoera: jardunean.

9 zenbakidun lanpostua: Francisca Barriola Saralegui, familia-langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 1999ko martxoaren 8a. Egoera: jardunean.

10 zenbakidun lanpostua: Virginia Iragui Ollo, familia-langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 2007ko maiatzaren 31. Egoera: jardunean.

11 zenbakidun lanpostua: María Ángeles Zozaya Mariezcurrena, familia-langilea. Maila: E. Antzinatasuna: 2007ko uztailaren 2a. Egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

2 zenbakidun lanpostua: María Guadalupe Josune Ibarra Sanchotena: gizarte-langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 2024ko abuztuaren 5a. Egoera: jardunean.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko martxoaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2504211