2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik, behin betiko onesten da 2025eko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete daitezen.
Burgin, 2025eko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak:
Lanpostuaren izena: Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitateko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: plaza hutsa. Lanaldia: %23,64.
Lan-kontratudunak:
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46.
Izenen zerrenda
Administrazio araubideko langileak:
María Idoya Anaut Mayo: Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitateko bitarteko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %23,64. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2020-03-15.
Lan-kontratudunak:
Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %46koa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021-02-10.
Iragarkiaren kodea: L2503826