2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA
2025ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2024eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2025ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena 2025ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.
Ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, honako hau betetzeko: Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, martxoaren 17ko Foru Legearen bidez aldatua; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuak
Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00, Batasunaren kontura, eta %37,00, mendietako biltzarretan idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Euskararen ezagutza: C1 (ahoz eta idatziz).
Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.
Izenen zerrenda
Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.
Donezteben, 2025eko martxoaren 17an.–Batasuneko burua, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2504128