64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIZKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaizko Kontzejuak, 2025eko martxoaren 12an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025. urteko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Olaitzen, 2025eko martxoaren 13an.–Kontzejuko burua, Ángel Chocarro García.

L2504270

Iragarkiaren kodea: