64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Kontuan hartuz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibideak, alkateek ezkontza zibilak egiteko; kontuan hartuz, orobat, ezartzen dena Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozen gainerako aginduetan,

EBATZI DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen ohiko osoko bilkuran.

Jakinarazten dut, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Martzillan, 2025eko martxoaren 17an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2504221