64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.

Mañerun, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

MAÑERUKO UDALAREN 2025eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostu-zerrenda.

Plaza zenbakia: 1. Liburuzaina, lanaldi partzialean (lanaldiaren %30). Araubidea: lan-kontratuduna. Maila: C. Mailako osagarria: %12.

Izen-zerrenda.

Plaza zenbakia: 1. Zamora, García, María Ángeles. Lanaldi partzialeko lan-kontratua. Antzinatasuna: 2001eko urriaren 8a.

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNEKO LANGILEAK (ARTAZUKO, ZIRAUKIKO, GIRGILLAOKO ETA MAÑERUKO UDALAK)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak; hona hemen:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–2 administrari (1 lanaldi partzialean).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialean).

Iragarkiaren kodea: L2503829