64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALDABAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aldabako Kontzejuak, 2025eko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Aldaban, 2025eko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Jose Manuel Zunzarren Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2504287