64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2025eko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, bertan biltzen baitira Udalarena eta San Francisco de Asís udal patronatuarena, bai eta hura urte berean betearazteko oinarriak ere.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruenigon, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2503842