2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Caparroson, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2504379