64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Caparroson, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2504376