64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa, 2025eko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2025eko ekitaldirako aldaketa Cadreitako Udalaren ordenantza fiskal, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenetan. Erabaki hori 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 14an.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu ordenantzetan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Cadreitan, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

4. ORDENANTZA.–AGIRIAK EMATEA ETA IZAPIDETZEA

EUROAK/UNITATEA

ZIURTAGIRIAK

Edozein agiri

1

Hirigintzako egoerari buruzkoak

1

Hirigintzako kalifikazioa (teknikariak ezarritako tarifa)

BESTE BATZUK

Fotokopiak zuri-beltzean (10 arte, hori barne)

0,25

Fotokopiak zuri-beltzean (10.etik aurrera)

0,15

Fotokopiak koloretan (DIN A4 edo folio neurrikoak)

0,95

Fotokopiak koloretan (DIN A4 edo folio neurrikoak baino handiagoak)

2

Konpultsatzeak

2,5

Mezu elektronikoa bidaltzea

2,5

Lurzatien zedulak ematea

1,25

5. ORDENANTZA.–IREKITZEKO LIZENTZIAK

EUROAK

Berritik paratzen diren establezimenduak

130

Lokala lekuz aldatzea

120

Titulartasuna aldatzea

130

Sailkapena aldatzea

130

Jarduerarako eta irekitzeko lizentziak aldatzea

130

Legearen arabera ezarritako txostenen kostua txosten hori eskatu beharra sorrarazi duen subjektu pasiboaren kontura izanen da.

6. ORDENANTZA.–ESTOLDERIA ETA UREN ARAZKETA

EUROAK

Estolderiaren eta arazketaren sareko hargunearen tasa (saneamendua / etxebizitza, pisua, lokal bakoitza)

102,5+BEZa

Estolderia eta arazketa zerbitzua erabilgarri izatea (euro/hiruhilekoa)

8,75+BEZa

8. ORDENANTZA.–KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEA

KIROLDEGIA (gimnasioa izan ezik)

EUROAK

Bikote ezkonduen abonua:

100

14 urtetik gorakoen abonua

70

5 urtetik 13ra bitartekoen (biak barne) abonua

40

Erretirodun eta/edo desgaituen abonuak

20

Familia ugarietako kideen abonua: %5eko deskontua familiako kide bakoitzeko

Hamabostaldiko abonuak:

14 urtetik gora

45

5 urtetik 13ra bitarte, biak barne

30

Eguneko sarrera:

14 urtetik gora (udaldian)

5

5 urtetik 13ra bitarte, biak barne (udaldian)

5

Eguneko sarrera, prezio bakarra udalditik kanpo

2

Nork bere pasea galdu edo norbaitek ebastea

3

"5 urtetik 13ra bitarte, biak barne" sailean sartzen dira tasa hauek indarrean dauden urte naturalean 5 urte betetzen dituzten guztiak eta 13 urte betetzen dituztenak ere.

"14 urtetik gora" sailean sartzen dira tasa hauek indarrean dauden urte naturalean 14 urte betetzen dituzten guztiak.

Desgaitasunen bat dutenen kasuan, beharrezkoa izanen da minusbaliotasun maila %33koa edo handiagoa izatea, organo eskudunak behar bezala egiaztaturik.

GIMNASIOA

Hiruhileko naturaleko abonua: nahitaezkoa da kiroldegiko bazkide izatea

Erabiltzaileentzako abonua: hiru hilean behin 30,00 euro, urtean 120,00 euro

Erretirodunentzako abonua: hiru hilean behin 15,00 euro, urtean 60,00 euro

9. ORDENANTZA.–UR HORNIDURA

EUROAK

Hornidura zerbitzua erabilgarri izatea (euro/hiruhileko)

18,128+BEZa

Etxerako hornidura (euro/m³)

0,5625+BEZa

Industriarako hornidura (euro/m³) / bi tarte:

1500 m³ arteko kontsumoa

0,65+BEZa

1500 m³-tik gorako kontsumoa

0,4625+BEZa

Hornidura sareko hargunearen tasa (etxebizitza, pisu, lokal bakoitza)

128,125+BEZa

Ur kontagailua hautsi edo matxuratu bada eta irakurtzeko moduan ez badago, hiruhilekoko ur kontsumoa honela zenbatetsiko da:

A) Familiako kontagailua denean, aurreko 4 hiruhilekoetako kontsumoaren batezbestekoa aterako da.

B) Enpresako kontagailua denean, aurreko ekitaldiko denbora berean izandako kontsumoa hartuko da.

10. ORDENANTZA–LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDUA

FESTETAKO BARRAKAK

EUROAK

Talka egiteko autoak (eguna)

40

Tiroak (eguna)

8

Tonbolak eta txurrotegiak (eguna)

9

Zaldiko-maldikoa (eguna)

8

Talka egiteko autoak (festak osorik)

375

Tiroak (festak osorik)

60

Tonbolak eta txurrotegiak (festak osorik)

75

Zaldiko-maldikoa (festak osorik)

60

FESTETAKO TABERNA-IBILGAILUAK

6 metro lineal baino gutxiago (eguna)

8

6 metro lineal baino gehiago (eguna)

10

6 metro lineal baino gutxiago (festak osorik)

60

6 metro lineal baino gehiago (festak osorik)

81

AZOKA TXIKIAK

Saltoki bakoitza (eguna)

6

Saltoki bakoitza (festak osorik)

49

BESTE BATZUK

Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak (euro/mahaia/herriko festak osorik)

27

7 mahai baino gehiago (euro/festak osorik)

182

Merkatu txikiak –gehienez ere 8 metro– (euro/egun)

7

Gainerako metro bakoitza (euro/egun)

1

Balkoiak eta terrazak ixtea (eraikitako m² bakoitza, poligono fiskalaren arabera)

Garabiak (euro/egun)

4

Eraikuntzako materiala (euro/m²/egun)

0,2

Nekazaritzako produktuak (euro/m²/egun)

0,2

Eraikuntzako materialak (gutxienekoa)

55

Nekazaritzako produktuak (gutxienekoa)

55

11. ORDENANTZA.–PASABIDEAK

EUROAK

Pasabideko 3 metro lineal (euro/urte)

110

Pasabideko gainerako metro bakoitza (euro/urte)

40

12. ORDENANTZA.–BASKULA

EUROAK

0-tik 10.000 kg-ra bitarte

1

10.000 kg-tik 20.000 kg-ra bitarte

2

20.000 kg-tik gora

3

14. ORDENANTZA.–HODIAK LIBRATZEKO KANABERAK

EUROAK

Bakoitza

1

15. ORDENANTZA.–KONPRESOREA ALOKATZEA

EUROAK

Zerbitzuko ordu bakoitza (peoia eta konpresorea)

32,00+BEZa

24. ORDENANTZA.–MUSIKA ESKOLA

EUROAK

Musika Hizkuntza (euro/hilabete/ikasle)

30

Instrumentua (euro/hilabete/ikasle)

50

Instrumentua (Musika Hizkuntzarekin)

60

16. ORDENANTZA.–HILERRIA

EUROAK

Nitxoak (euro/unitate)

800

Gorpuzkietarako nitxoak (euro/unitate)

110

Lurzatiak, panteoiak egiteko (euro/m²)

110

34. ORDENANTZA.–LUDOTEKA ETA ELKARGUNEA

EUROAK

Ludotekaren hileko kostua (10,00 euro hilean)

70

Ludotekako eguneko sarrera

5

Elkargunearen hileko kostua (10,00 euro hilean)

70

Elkarguneko eguneko sarrera

5

35. ORDENANTZA.–KIROLA ETA AISIALDIA

EUROAK

Padel txapelketan izena ematea (bikotea)

10

Talde arteko futbitoan izena ematea (koadrila)

120

36. ORDENANTZA.–GIZARTE ETXEKO INSTALAZIOAK ETA GIMNASIOA ERABILTZEA

EUROAK

1. kategoria: Udalak eta beste administrazio publiko batzuek eta beren erakunde autonomoek sustatutako jarduerak

0

2. kategoria: Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek Udalak babestuak edo sortuak badira

10,00 euro/jarduera

30,00 euro/ikastaro (8 ordutik gorakoa)

3. kategoria: Irabazi asmorik gabeko entitateek edo izaera sozialekoek beren interes kolektiboen alde egindako jarduerak

10,00 euro/jarduera

30,00 euro/ikastaro (8 ordutik gorakoa)

4. kategoria: Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek egindako jarduerak

20,00 euro/jarduera

50,00 euro/ikastaro (8 ordutik gorakoa)

5. kategoria: 3. eta 4. kategorietan sartutako entitateek edo pertsonek ikastaro jarraituak egiteko erabiltzea

30,00 euro

Etxezaintza zerbitzua eskatzen duten gelak ordutegitik kanpo erabiltzearen ondoriozko gehikuntza

10,00 euro

1. kategoriatik 4.era bitartekoetan, tasa ezartzen da gelako eta orduko.

5. kategorian, tasa hilekoa izanen da, hilabeteko aste bakoitzean egun batean (1) erabiltzen bada gela (ordubetez).

Oro har, tasa eta prezio publiko hauei dagokienez, legez ezarritako txostenen kostua eta nahitaezkoak diren argitalpenena betiere jasanaraziko zaizkio kasuan kasuko subjektu pasiboari, alegia, txostena eskatu beharra edo nahitaezko argitalpena egin beharra sorrarazi duenari.

Iragarkiaren kodea: L2503351