2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Udalbatzako kideen ordainsariak
Cabanillasko Udalak, 2025eko otsailaren 28an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua).
ERABAKIA:
Lehena.–Udalkideentzat ezartzea beherago azaltzen diren ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak, kide anitzeko organoetara joateagatik, zeinek indarra izanen baitute erabaki hau onesten denetik, eta indargabetzea, erabaki honi kontra egin dion guztian, 2023ko ekainaren 22ko osoko bilkura berezian harturiko erabakia, ordainsarien araubidea ezarri zuena karguetan dedikazio esklusiboan edo partzialean aritzen ez diren zinegotzientzat. Hori guztia, arau hauetan oinarriturik: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75. bis artikuluak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea eta horrekin bat datorren araudia, 21/2014 Foru Legea, karguan aritzeagatik beren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duena, eta Langileen Estatutuaren 37. artikuluaren 3.d) apartatua.
1) Osoko bilkuretara eta batzordeen edo kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik.
–Ehun eta berrogeita hamar euro osoko bilkuretara joateagatik.
–80 euro batzordeetara edo kide anitzeko organoetara joateagatik.
Urtean gehienez ere 3.000 euro eskuratzen ahalko dira osoko bilkuretara, batzordeetara edo kide anitzeko organoetara joateagatik.
2) Alkateordeak urtean 1.500,00 euro jasoko ditu, bi ordainketatan banaturik, karguaren berezko lanengatik, osoko bilkuretara eta batzordeen edo kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik jasotzen dituen sarietatik kanpo.
Bigarrena.–Udalkide guztiek izanen dute eskubidea kalte-ordainak jasotzeko, karguan aritzeak ekarritako gastuengatik; betiere, baldin gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.
Cabanillasen, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2503819