64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 3an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hortaz bada, eta jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 65.050,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 17.520,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 193.430,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 48.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 29.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 359.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 36.100,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 173.800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 62.100,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 87.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 359.000,00 euro.

Beintza-Labaienen, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2504382