2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2025eko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Artaxoako Udalaren 2025eko ekitaldiko plantilla organikoan, Virgen de Jerusalén Zahar-egoitzako plantillari dagokionez.
Aipatu espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktu-taulan, espedientea azter dadin eta bidezko jotzen diren erreklamazioak egin daitezen; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenaz.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da plantilla organikoaren aldaketa, arestian aipatu jendaurreko aldia iragandakoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2504239