64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2025eko martxoaren 13an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da David Marcalain Pérezek, Nafarroako Langile Batzordeen Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioaren ordezkari gisa, alegazioak aurkeztu dituela udal honen plantilla organikoaren hasierako onespenaren aurka (onespen hori argitaratu zen 2025eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan). Bertan, honako hau adierazten da:

–Udal honen hasierako plantilla organikoa aztertu ondoren, irregulartasunak antzeman dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikitako langileek jaso beharreko ordainsariei dagokienez (zerbitzu hori modu bateratuan ematen da Larraga, Miranda Arga eta Berbintzanako udalerriekin).

–Oinarrizko talde profesionalaren soldata-kostua ezarrita dago Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta Artaxoa, Larraga, Berbintzana eta Miranda Argako Gizarte Zerbitzuen udalen arteko Batasunaren artean sinatutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programen eta finantzaketaren arloko lankidetza-hitzarmenaren 2024ko gehigarrian.

–Artaxoako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langileek dagokion plantillan gaur egun esleituta dituzten osagarriak ez datoz bat Finantzaketa Gehigarrian ezarritakoekin, eta, hori ikusita, alegazio-egileak uste du langileek bertan jasotako osagarriak etengabe jasotzeko eskubidea izan beharko luketela, eta ez aurkaratzen duen plantillan agertzen direnak.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta udal honen (Artaxoa, Larraga, Berbintzana eta Miranda Argako Gizarte Zerbitzuen udalen arteko Batasuna) arteko Lankidetza Hitzarmenaren Gehigarriak tarte finkoaren kostu zenbatetsia zehazten du, eta kostu hori oinarrizko eremu horretan ezarritako lanbide arteko gutxieneko ekipoaren kostuaren arabera kalkulatu da, baita Nafarroako Gobernuaren zerbitzura dauden langileentzako oinarrizko soldataren eta lanpostu baliokidearen osagarrien arabera ere.

Aurrekoa ikusita, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak gutxieneko ekipoko langileen gutxi gorabeherako kostua kalkulatzeko sistema bat ezartzen du, eta horrek ez du zertan bat etorri langile horiek toki-erakundearentzat duten benetako kostuarekin. Izan ere, alderdi hori urtero aipatzen da Eskubide Sozialetako Departamentuari bidalitako Justifikazio Ekonomikoaren Memorietan. Memoria horietan, osagarrien arteko aldeak adierazten dira, eta departamentu horrek ez du horri buruzko inolako arazorik aurkeztu.

Era berean, alegazio-egileak adierazten du, gehiegi sakondu gabe, eginkizun berari ordainsari bera dagokiola, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu alde bateko eta besteko lanpostuetan egiten ari diren lanak justifikatzeko.

Era berean, plantilla organikoaren konfigurazioa Administrazioari dagokion zerbitzuen autoantolaketarako ahalaren barruan sartzen da, eta mailako eta lanpostuko osagarrien gaiari dagokionez, Udal honen eskumena da aplikatu beharreko ehunekoak zehaztea.

Bestalde, eta azkenik, Egoitzako plantilla organikoari dagokionez, garbitzaileen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren ondorioz izendatu ziren pertsonek akats bat ikusi zuten lanpostu hutsak hautatzean. Akats hori Alkatetzaren 2025eko otsailaren 25eko ebazpen baten bidez zuzendu zen, eta orain egokitzat jotzen da plantillan ere zuzentzea.

Bertaratuen gehiengoz,

ERABAKITZEN DA:

1. Ezestea David Marcalain Pérezek Nafarroako Langile Batzordeen Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioaren izenean aurkeztutako alegazioak, lehen azaldutako arrazoiengatik.

2. Zaharren Egoitzako garbitzaileen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren ondoriozko izendapenei dagozkien lanpostu hutsak hautatzean agerian jarritako akatsak zuzentzea, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 25eko ebazpen batean jasota dagoen bezala.

3. Behin betiko onestea udal honek 2025eko ekitaldirako duen plantilla organikoa. Plantilla hori dagokion espedientean jasota dago.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da ezen aipatu erabakiaren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Artaxoako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo sailari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Artaxoan, 2025eko martxoaren 17an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

2025 PLANTILLA ORGANIKOA

ARTAXOAKO UDALA

Lanpostuen zerrenda

1. lanpostua: idazkaria. Funtzionarioa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %53,72. Hutsik, 2005-01-01etik.

2. lanpostua: administrari-ofiziala - gordailuzaina. Funtzionarioa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,52. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren kontabilitatea. Lanpostuko osagarria: %10, Larragako, Berbintzanako, Miranda Argako eta Artaxoako Udalen adostasunarekin; izan ere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Udalen Batasuna osatzen dute.

3. lanpostua: administrari laguntzailea. Funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.

4. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.

5. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.

6. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.

7. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35. Hutsik.

8. lanpostua: administrari laguntzailea. Funtzionarioa. Lanaldiaren %50. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35. Hutsik.

Izenen zerrenda, 2024ko abenduaren 30ean

Funtzionarioak.

María Socorro De Carlos Mina. Administrari-ofiziala - gordailuzaina. Maila: C. Jardunean. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren kontabilitatea, Larragako, Berbintzanako, Miranda Argako eta Artaxoako Udalen adostasunarekin; izan ere, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Udalen Batasuna osatzen dute udal horiek. Antzinatasuna: 92/07/16. Gradua: 4.

María Laura Oficialdegui Zudaire. Administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 95/04/29. Gradua: 4.

Daniel Iriarte Iribarren. Zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Maila: D. Jardunean. Alkatetzako lanei atxikia. Antzinatasuna: 87/06/12. Gradua: 5.

José Javier Martinena Vital. Zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Maila: D. Jardunean. Alkatetzako lanei atxikia. Antzinatasuna: 00/07/24. Gradua: 3.

Pedro Echegaray Andueza. Zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin ofiziala). Maila: D. Jardunean. Alkatetzako lanei atxikia. Antzinatasuna: 05/12/12. Gradua: 2.

Administrazio-kontratudun langileak 2024/12/30ean

Eva M.ª Mainz Petroch. Idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 95-05-16.

OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUA (LARRAGAREKIN, MIRANDA ARGAREKIN ETA BERBINTZANAREKIN BATERATUA)

Lanpostuen zerrenda

1. lanpostua: gizarte-langilea. Lan-kontratuduna. B maila. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %16,73.

2. lanpostua: gizarte-langilea, lan-kontratuduna. B maila. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %16,73.

3. lanpostua: administrari laguntzailea. Lan-kontratuduna. D maila. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %14,35.

4. lanpostua: gizarte-hezitzailea - Gizarteratzeko teknikaria. Lan-kontratuduna. C maila. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %16,52.

5. lanpostua: familia-langilea. Lan-kontratuduna. Lanaldi partziala (lanaldiaren %66). Lanpostuko osagarria: %14,77.

6. lanpostua: familia-langilea. Lan-kontratuduna. Lanaldi partziala (lanaldiaren %66). Lanpostuko osagarria: %14,77.

7. lanpostua: familia-langilea. Lan-kontratuduna. Lanaldi partziala (lanaldiaren %66). Lanpostuko osagarria: %14,77.

8. lanpostua: familia-langilea. Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna (lanaldiaren %66). Lanpostuko osagarria: %14,77. Hutsik.

9. lanpostua: familia-langilea. Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna (lanaldiaren %66). Lanpostuko osagarria: %14,77. Hutsik.

Izenen zerrenda, 2024ko abenduaren 30ean

Lan-kontratuduna.

María Francisca Maeztu Eraso. Gizarte-langilea. Jardunean. Maila: B. Antzinatasuna: 1988ko irailaren 1a. Lan-kontratudun finkoa.

María Carmen Chocarro Arrondo. Gizarte-langilea. Jardunean. Maila: B. Antzinatasuna: 2011/4/14. Lan-kontratudun finkoa.

María Carmen Sánchez Ongay. Administrari laguntzailea. Jardunean. Maila: D. Antzinatasuna: 1991/08/21. Lan-kontratudun finkoa.

Ana Ibáñez Ibero. Hezitzailea - animatzaile soziokulturala. Jardunean. Maila: C. Antzinatasuna: 2003/5/03. Lan-kontratudun finkoa.

María Esther Beiras Guillén. Familia-langilea. E maila. Jardunean. Antzinatasuna: 1998/9/29. Lan-kontratudun finkoa.

Itziar Zufía Suescun. Familia-langilea. Jardunean. Maila: E. Antzinatasuna: 1996/1/09. Lan-kontratudun finkoa.

Natalia Fernández Colomo. Familia-langilea. Jardunean. Maila: E. Antzinatasuna: 2003/10/06. Lan-kontratudun finkoa.

Elba Jimeno Urroz, familia-langilea. Jardunean. E maila. Bitarteko langilea.

VIRGEN DE JERUSALÉN ZAHAR EGOITZA

Lanpostuen zerrenda

1. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

2. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

3. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

4. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

5. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

6. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

7. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

8. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

9. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

10. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

11. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

12. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

13. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

14. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

15. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %90.

16. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %82.

17. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %70.

18. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %20.

19. lanpostua: garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %50.

20. lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %25.

21. lanpostua: sukaldaria. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

22. lanpostua: erizaina. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

23. lanpostua: zuzendaria. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

24. lanpostua (CO1): garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %50.

25. lanpostua (CO2): garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %58.

26. lanpostua (CO3): garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %63.

27. lanpostua (CO4): administrari laguntzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %5,6.

28. lanpostua (CO5): sukaldaria. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %65.

29. lanpostua: gizarte-langilea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

30. lanpostua: erizaina. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %100.

Izenen zerrenda, 2024ko abenduaren 30ean

Lan-kontratudunak.

Beatriz Eguinoa Dean. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

María Ángeles Ibiricu Martinez. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

Ana Beatriz Ibáñez Rada. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

María Rosauro Gorricho Azcona. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

María Teresa Larrea Esparza. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa. Eszedentzian.

Julia Díez Asenjo. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

Clara Isabel Ibáñez Rada. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

Marta Recarte Urra. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

Natalia Arambillet Jimeno. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

Delia Zúñiga Erviti. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

Lorena Garcia Asensio. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

María Amaya Iriarte Iribarren. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

María Montserrat García Rodriguez. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

Verónica Murugarren Arenillas. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

Noemí de las Mercedes Regalado Vasques. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %90. Lan-kontratudun finkoa.

Amaya Echecón Recarte. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %82. Lan-kontratudun finkoa.

Khaterine López Narváez. Gerokultorea (zerbitzu anitzak), lanaldiaren %70. Lan-kontratudun finkoa.

Marianny Rosario de Santos. Gerokultorea (zerbitzu anitzak). Lanaldiaren %20, lan-kontratudun finkoa.

María Belén Recarte Larrea. Administrari laguntzailea. Lanaldiaren %25. Lan-kontratudun finkoa.

Ana Belén Goméz González. Erizaina. Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

Yaqueline Maestre Corpas. Zuzendaria. Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

María Berástegui Vélez. Garbitzailea. Lanaldiaren %50. Lan-kontratudun finkoa.

María Carmen Yarnoz Iriarte. Garbitzailea. Lanaldiaren %63. Lan-kontratudun finkoa.

Ana María Jimeno García. Garbitzailea. Lanaldiaren %58. Lan-kontratudun finkoa.

Liliana Lissette Narvaez Cárdenas. Garbitzailea. Lanaldiaren %50. Lan-kontratudun finkoa.

Verónica Zabalegui García. Administrari laguntzailea. Lanaldiaren %25. Lan-kontratudun finkoa.

Patricia Polido López. Gizarte-langilea. Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

UDAL MUSIKA ESKOLA

Lanpostuen zerrenda, egonkortze prozesuan

Lanpostua: 1. Tronpeta irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %17,00.

Lanpostua: 2. Perkusioko irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %9,70.

Lanpostua: 3. Saxofoi irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %9,00.

Lanpostua: 4. Flauta irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %9,00.

Lanpostua: 5. Tronboiko irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %18,41.

Lanpostua: 6. Gitarra irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %28,83.

Lanpostua: 7. Pianoko irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %25,66.

Lanpostua: 8. Irakaslea eta bandako zuzendaria. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %20.

Lanpostua: 9. Musika Hizkuntzako irakaslea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %34,25.

Iragarkiaren kodea: L2504154