2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FALTZES
Deialdi murriztua, bete dadin erdi mailako teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Faltzesko Alkatetzak ebatzitakoarekin bat, 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 13an, honako honen oinarri arautzaileak: deialdia, bete dadin erdi mailako teknikariaren plaza bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez, zeina murriztua baitago Faltzesko Udalaren zerbitzuko funtzionarioentzat.
Behin bukaturik eskabideak aurkezteko epea, eta 4. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, inor baztertu ez denez, onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Hona hemen:
Onartuak: Silvia Estévez Abeytua.
Baztertuak: inor ez.
2025eko apirilaren 4an, 08:30ean, eginen dira bai oposizioaldiko probak bai merezimendu-lehiaketa, Faltzeso Udaletxean, horretarako prestatutako aretoan (Foruen plaza 11).
Faltzesen, 2025eko martxoaren 19an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2504267