64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Santacarako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko abenduaren 9an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00033.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100033

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra:

Erregistrokoa: Santakarako 1.510 zenbakiko finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 1651. liburukia, 21. liburua, 104. folioa.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31016000932982.

Deskribapena: Hirikoa: hogeita bederatzi.–Familia bakarreko etxebizitza babestua, baratze erantsiarekin (San Francisco Javier kalea, hogeita bederatzi zenbakia, Santakara). Etxebizitzak bi solairu ditu, eta laurogeita bat metro eta hogeita bost dezimetro koadroko azalera eraikia. Beheko solairuan, sarrerako ataria, goiko solairura igotzeko eskailera, sukaldea, sukalondoa, komuna eta jangela daude, eta goiko solairuan, hiru logela. Ehun eta laurogeita hamahiru metro koadroko baratzea du erantsita. Multzoaren mugakideak: aurrealdean, etxea kokatzen den kalea; sartu eta eskuinaldean, hogeita zortzi zenbakia duen finka; ezkerraldean, hogeita hamar zenbakia duen finka; eta barruan, komuna.

Katastrokoa: Santakarako 5. poligonoko 225. lurzatiko 1. azpiareako 1., 2. eta 3. hiri-unitateak dira, San Francisco Javier II kaleko 10. zenbakian, hurrenez hurren, 106,00 m², 27,00 m² eta 154,00 m² dituztenak. Lurzatiaren azalera: 236,21 m². Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001572278ZR.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2504463