64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Murietako, Antzingo eta Abaigarko higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 8an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00069.

2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar den ondasunaren funtsezko datuak: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100069.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

1. lotea:

Erregistrokoa: Bakarra: Murietako 618 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (2385. liburukia, 10. liburua, 42. folioa).

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31008000768715.

Deskribapena: Landa-finka: Lehorreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko 188. finka, Murietan, Espildoia parajean. Mugak: iparraldean, 187. finka, Sebastiana Barbarin Ilarreguirena; hegoaldean, 189. finka, Teresa López Echeverriarena; ekialdean, Okoko errepidea; eta mendebaldean, 190. finka, Alfonso Lana Fernandez de Legariarena. Hamazazpi areako zabalera du. Zatiezina. 1. poligonoko 543. lurzatia da.

Katastrokoa: Murietan. 407. lurzatia, 1. poligonoa, A azpilurzatiak. "Oko, bidea" parajea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300356SD.

2. lotea:

Erregistrokoa: Bakarra: Antzin-Mendilibarriko 956 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (2184. liburukia, 14. liburua, 163. folioa).

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31008000594291.

Deskribapena: Landa-finka: Ureztalurra, lurzati berrantolamenduaren planoko 4. poligonoko 63. finka, Antzinen, Solamako parajean. Mugak: iparraldean, 64. finka, José Etayo Sanzena, eta 65. finka, Angel María Manso Maezturena; hegoaldean, 62. finka, Isidoro Manso Lópezena; ekialdean, ureztatze-ubidea eta Legaria biderako sarbidea; eta mendebaldean, 57. finka, Lucía Lana Lararena. Hirurogeita bost areako azalera du. Zatiezina. 2. poligonoko 129. lurzatia da.

Katastrokoa: Antzin-Mendilibarrin. 129. lurzatia, 2. poligonoa, A azpilurzatiak. "Solamakur" parajea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001025657SE.

3. lotea:

1. finka: Erregistrokoa: Bakarra: Murietako 577 zenbakiko finkaren erdia, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1696. liburukia, 6. liburua, 185. folioa).

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31008001270156.

"Azalpena: Landa-finka: Lehorreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko berrehun eta zazpi zenbakiko finka, Aiarta parajean, Muerietako Udala. Hiru area eta berrogeita hamabost zentiareako azalera du, zatiezina. Mugak: iparraldean, herri-lurrak; hegoaldean, Felipe Arbizu Maeztu; ekialdean, Abaigarko errepidea; eta mendebaldean, Lucio Lana Lara. 380. poligonoko 1. lurzatia da.

Katastrokoa: Murietan. 1. poligonoko 438. lurzatiaren parte da (A azpilurzatiak, "Abaigar, errepidea" parajea).

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300385OP.

Atalaren oharra: finka honen beste erdia enkante honetan parte hartuz eskura daiteke: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100077.

2. finka: Erregistrokoa: Murietako 500 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1696. liburukia, 6. liburua, 108. folioa).

IDUFIR: 31008001270149.

Deskribapena: Landa-finka: Lehorreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko berrehun eta zortzi zenbakiko finka, Aiarta parajean, Murietako Udala. Mugak: iparraldetik, Eugenia Larraya Goñi; hegoaldetik, Gabina de Espelosin Erice; ekialdetik, Abaigarko errepidea; eta mendebaldetik, Lucía Lana Lara. Hamabi area eta berrogeita hamabost zentiareako azalera du. Zatiezina.

Katastrokoa: Murietan. 1. poligonoko 438. lurzatiaren parte da (A azpilurzatiak, "Abaigar, errepidea" parajea).

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300385OP.

4. lotea:

Erregistrokoa: Abaigarko 536 zenbakiko finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1624. liburukia, 6. liburua, 248. folioa).

IDUFIR: 31008000566106.

Deskribapena: Landa-finka: Lehorreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko 4. poligonoko 40 zenbakiko finka, San Bartolomé alderdian, Abaigarko Udala. Mugak: iparraldetik, Okoko bidea; hegoaldetik, Teófilo Pascual Merino; ekialdetik, Teófilo Pascual Merino; mendebaldetik, Estanislao Nieva Lanz. Azalera: hamahiru area. Zatiezina.

Katastrokoa: Abaigarren, 3. poligonoko 63. lurzatiko A azpilurzatia da, 1.296,09 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001000401ZJ.

5. lotea:

Erregistrokoa: Murietako 621 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1696. liburukia, 6. liburua, 29. folioa).

IDUFIR: 31008001270125.

Deskribapena: Landa-finka: Ureztalurreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko ehun eta hirurogeita bat zenbakiko finka, El Prado alderdian, Murietako Udala. Mugak: iparraldetik, Dominica Abaigar Martínez de Morentin; hegoaldetik Josefina Echeverría Carlos; ekialdetik María Puy Pascual Oroz; eta mendebaldetik, El Pradoko bidea. Hemeretzi areako azalera du, zatiezina.

Katastrokoa: Murietan, 1. poligonoko 511. lurzatiko A azpilurzatia da, 2.317,25 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300452AS.

6. lotea:

Erregistrokoa: Murietako 622 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1696. liburukia, 6. liburua, 30. folioa).

IDUFIR: 31008001270132.

Deskribapena: Landa-finka: Lehorreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko berrogeita hamahiru zenbakiko finka, Las Viñas parajean, Murietako Udala. Mugak: iparraldetik, Lucía Mondragón Diaz; hegoaldetik, Teófila López Carlos; ekialdetik, Oioko bidea; eta mendebaldetik, Gabina Espelosinda Erice. Berrogeita hamabi area eta berrogeita bost zentiareako azalera du. Zatiezina.

Katastrokoa: Murietan, 1. poligonoko 543. lurzatiko A azpilurzatia da, 4.164,01 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300475TY.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2504458