64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Murietako eta Antzingo ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 8an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00077.

2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar den ondasunaren funtsezko datuak: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100077.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

1. lotea:

Erregistrokoa: Bakarra: Murietako 1016 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (2657. liburukia, 11. liburua, 129. folioa).

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31008000976110.

Hiri finka: Murietan, San Ramon kalean dagoen etxea, berrogei zenbakia duena; ehun eta hogeita bederatzi metro koadro azalera duen orube batean kokatua dago. Mugak: sartu eta eskuinetik eta ezkerretik, herri-lur komuna; eta barrenean, Tomasa Martínezen lursaila. 1. poligonoko 10. lurzatia da (azpiarea, 1etik 3rako hiri-unitateak).

Katastrokoa: Murietan. 10. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea eta 1etik 3rako hiri-unitateak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001562408QZ.

2. lotea:

Erregistrokoa: Bakarra: Antzin-Mendilibarriko 824 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (3525. liburukia, 22. liburua, 83. folioa).

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31008000576556.

Landa-finka: Ureztalurra, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko ehun eta berrogeita lau zenbakiko finka, El Llamo parajean, Antzingo Udala. Hamahiru areako azalera du, banaezina. Mugak: iparraldean, ureztatze-erretena; hegoaldean, bidea; ekialdean, Teresa López Echeverría; eta mendebaldean, María Puy Pascual Arzoz. 2. poligonoko 155. lurzatia da.

Katastrokoa: Antzinen. 155. lurzatia, 2. poligonoa, A azpilurzatiak. "El Llano" parajea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001025683YB.

3. lotea:

Erregistrokoa: Bakarra: Murietako 577 zenbakiko finkaren erdia, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (1696. liburukia, 6. liburua, 185. folioa).

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31008001270156.

Landa-finka: Lehorreko laborea, lurzati berrantolamenduaren plano ofizialeko berrehun eta zazpi zenbakiko finka, Aiarta parajean, Muerietako Udala. Hiru area eta berrogeita hamabost zentiareako azalera du, zatiezina. Mugak: iparraldean, herri-lurrak; hegoaldean, Felipe Arbizu Maeztu; ekialdean, Abaigarko errepidea; eta mendebaldean, Lucio Lana Lara. 380. poligonoko 1. lurzatia da.

Katastrokoa: Murietan. 1. poligonoko 438. lurzatiaren parte da (A azpilurzatiak, "Abaigar, errepidea" parajea).

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300385OP.

Atalaren oharra: Finka honen beste erdia enkante honetan parte hartuz eskura daiteke: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100069.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2504457