64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen-baimen bateratuan eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntean aldaketa funtsezkoa egiteko prozeduraren nahitaezko fasea. Sustatzailea Transportes Maitxene SL da.

Bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da eskura dagoen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen baimen bateratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa)

Espedientearen kodea

0001-0060-2025-000001

Hasiera eguna

2025/02/25

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 10.17 taldea

1/2016 Errege Lege-dekretua, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina/1.f) 3. taldea

Instalazioa

BEHI-AZIENDAREN USTIATEGIA ETA PENTSU-FABRIKA

Titularra

TRANSPORTES MAITXENE SL

NIMA

3125402286

Tokia

2. poligonoa; 911., 912., 919. eta 1085. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 606.020 eta Y: 4.677.309

Udalerria

ALESBES

Proiektua

Gizentzeko behi-aziendaren instalazioa (1.656 plazara arte handitzea)

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen-baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen-inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2025eko otsailaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2503212