1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
696/2025 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 4193/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4643/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan), Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduaren 26. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, baztertutako izangairik ez zegoenez, zuzenean onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, onartutako lehiakide bakar bat jasotzen zuena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 521/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Lanpostu hutsak aukeratzeko epean, zegoen lehiakide bakarrak uko egin dio aukeratzeari eta, ondorioz, deialdian eskainitako lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratu beharra dago.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, parte-hartzaile bakarrak uko egin diolako lanpostuak aukeratzeari.
2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak I. eranskinean jaso dira.
3. Ebazpena igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea; halaber, interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
11527 | MEMORIA ETA BIZIK., KANPO EKINTZ. ETA EUSKARAKO DEP. | EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INST. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | EUSKARA, C1 | |
11897 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | SUSTAPEN ETA ERALDAKETA DIGITALAREN ZERB. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
3756 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALD. DIGITALEKO DEP. | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | MISTOA | | | |
3839 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALD. DIGITALEKO DEP. | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | MISTOA | | | |
8609 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALD. DIGITALEKO DEP. | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | MISTOA | | | |
832 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
6090 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
11953 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | X | | |
Iragarkiaren kodea: F2503750