64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

94/2025 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxe publiko eta itunduri atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko baimena ematen diena.

Apirilaren 26ko 43/2023 Foru Dekretuak 18. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena eska dezakete atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateko edo, kasua bada, programa horietatik ateratzeko, Hezkuntza Departamentuak ezarritakoaren arabera.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 1an emandako 410/2024 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartu edo programetatik ateratzeko eskaerak egiteko, 2025-2026 ikasturteari begira.

Bi eskaera jaso dira atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko: Puente la Reina-Gares Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoarena eta Elizondo Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoarena.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu baimena ematea ebazpen honen eranskinean agertzen diren ikastetxeei programetatik ateratzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea 1. eranskinean agertzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, ikastetxe interesdunei, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalari, Giza Baliabideen Plangintzarako Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.

Iruñean, 2025eko martxoaren 12an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEAN ATZERRIKO HIZKUNTZETAN IKASTEKO PROGRAMETATIK ATERATZEKO BAIMENDUTAKO IKASTETXEAK

–PUENTE LA REINA-GARES HLHIP.

–ELIZONDO HLHIP.

Iragarkiaren kodea: F2503801